XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jarrerak neurtzeko zuten modua honela mugatzen zen, alegia, egoera edo egitate jakin baten aurrean subjektuen jokabidea zein izango litzateke galdetuz.

Mota honetako definizio adibide gisa Doob-ena litzateke (Ikus Lott ampamp; Lott 1985, 126).

Autore honentzat, jarrerak zera dira, izkutaturiko erantzun aurrezkor ikasitakoak, zeintzuk drive eta estimulu-proprietateak izanik, beste izkutaturiko erantzunengatik bereizten diren soilik, eta soilik ere, adierazle soziala dutelako.

Bestaldetik, ikuspegi konduktista barruan, Bem-ek (1970; Ikus Jaspars 1978, 259) honela definitzen du Jarrera, hitzezko erantzun-modu berezia da, zeinean gizabanakoak ez bait du bere ingurune pribatu barnekoia deskribatzen (jarrera-objektu aurrean), bere erantzun publiko ohizkoa baizik, kanpoko behatzailerentzak eskurakoia delarik.

-Izaera Kognitiboko Definizioak

Kronolojikoki azkenak dira, 50 hamarraldikoak, Psikologian, Konduktismotik Kognitibismorako Paradigma-aldaketaz batera etorririk.

Paradigma aldaketaz batera, jarrerei buruzko definizioak ere aldatu egin ziren.

Autore Kognitibistentzat, jarrerak interpretatze-sareak edo eskema kognitiboak dira, zeinak subjektuak edozein objektu edo egoera baloratzeko eta interpretatzeko erabiltzen bait ditu.

Definizio-sail honen barnean ondoko autorenak aipa genitzake:

a) Sherif ampamp; Sherif (1974, 299)-entzat, jarrera, gizabanakoaren kategoria-multzo bezala defini daiteke, gizabanako horrek aldez aurretiko beste pertsonekiko interakzioan zehar ezarririko estimulu-alorra baloratzeko.

b) =mCg=uire-ntzat (1986) Jarrera erantzuna da, zeinak pentsamendu objektu bat judizio-dimentsio batean zehar kokatzen bait du.

c) Rokeach-entzat (1979) Jarrera da objektu edo egoera bati buruzko uste-antolakuntza ikasia eta nolabait iraunkorra, zeinak gizabanakoa erantzun desiratua emateko aurrezprestatzen bait du.

Hala ere gehien erabili izan den definizioa Gordon W. Allport-ena izan da.

Honentzat, jarrera gogamenaren disposizio-egoera litzateke edo neurala, zeina esperientziaren bidez antolatzen bait da, gizabanakoaren erantzunarengan eragin zuzena edo dinamikoa izanik (Allport, 1950).

Nahiz eta definizioak hiru bloketan banatu, badirudi elkarren artean nolabaiteko elementu oinarrizko eta amankomuna badagoela, Jarrera IKASTEN DEN ZERBAIT DELA hain zuzen ere.

Hala ere, ikuspuntu teoriko bakoitzak desberdin ikusiko du ikaskintza hori nola gertatzen den, alabaina, jarrerak ikasgaiak izango dira guztientzat.

Jarreraren ikaste-ezaugarri horrek, beste alboko kontzeptuetatik bereizteko aukera emango du.